Entradas

2019an aterako diren liburuak

Imagen
Urte berria: liburu berriak. Ezagunak dira 2019an argitaratuko diren liburu berriak. Irakurleek hauen zain daude eta seguruenik urte berria markatuko dutela. Hemen aurkituko dituzu lehenengo hilabeteetan dendetara iritsiko diren liburuak: Urtarrilaren 10a."Serotonina" da irakurleek gehien espero duten liburuetako bat. Idazle frantziar Michael Houellebecq-en obra honetan gizon baten istorioa kontatzen da: antidepresiboak hartu behar ditu eta honek bigarren mailako efektuak eragiten dizkio. Liburu interesgarria urtea hasteko, gainera argitaratu berria. Urtarrilaren 16a. Justo Navarrok "Petit Paris" argitaratuko du. Liburu honetan iraganera bidaiatzeko aukera izango du irakurleak, zehazki 1943ra, gerra garaira. Urtarrilaren 17a. 2019 urtea Elvira Navarro ren urtea izango da. Honek "Untxien irla" argitaratuko du, fikzioz betetako liburu batekin. Hemen 11 liburu irakurtzeko aukera egongo da, genero fantastikoa dena. Urtarrilaren 1

Abestiak eta oroitzapenak

Imagen
Elisabet Benavent en  trilogiak milioika salmeneta lortu ditu. Sare sozialetan @BetaCoqueta bezala da ezaguna idazle hau. Valeria pertsonaiaren liburuek eraman zuten Elisabet arrakastara. Idazleak Ikus-entzunezko ikasketak dauzka eta arlo horretan lanean egon zen hainbat urtez. Hala ere, arrieskatu nahi zuen eta liburuen munduan sartzea erabaki zuen. Liburuetan Macarenaren bizitza azaltzen da. "Abestiak izan ginen" liburua maitasunari eta laguntasunari buruzkoa da. Macarena influencer  baten laguntzailea da, hau oso gogorra da gehienetan eta protagonista mugara eramango du. Adriana eta Jimena Macarenaren lagunak dira, eta lanean ez pentsatzera eta ondo pasatzera lagunduko dute. Liburu honetan protagonistak iraganarekin bueltaka ibiliko da, hain zuzen ere, Leorekin. Mutil hau bere mutil lagun ohia da eta gaizki jokatu zuena Macarenarekin. Madrilen bizi da eta Leo Madrilen dago. Protagonistak liburuan zehar bere buruari sinestarazten saiatzen da iraganean pasatutakoa

Irakurleen begirada Durangoko Azokan

Imagen
Durangoko Azoka. Argazkia: Twitter @durangokoazoka Irakurketa maite duten pertsonen begirada Durangoko Azoka n dago aste honetan. Aurtengoa 53. edizioa da eta abenduaren 5etik 9ra ospatuko da. Famatua den azoka honetan, euskal kulturak protagonismoa hartzen du musika eta literaturarekin.  Aurtengo lema "DA! asko dira" da, egongo den aniztasunari aipu eginez. Durangoko Azokan 439 nobedade egongo dira, zeinak gehiengoa literaturarekin zer ikusia dute. Hain zuzen ere, 304 liburu berri aurkeztuko dira. Beraz, aukera bikaina izango da hauek ezagutzeko eta erosteko. Hauetaz gain, 93 disko, 19 aldizkari eta argitalpen elektronikoak, jokuak, agendak, etab. presente egongo dira. Gainera, 70 kontzertu eta 42 hitzaldi jasoko ditu Durangoko Azokak. Familiako txikiek ere bere lekua izango dute Azokan. Postuetan egongo diren liburuez gain, ipuin kontalari bat egongo da. Saguganbararen eskutik ipuin maratoi bat egongo da txikiek ondo pasa dezaten eta literatura txikitatik konts

Paperezko liburuak edo elektronikoak?

Imagen
Paperezko liburuak eta elektronikoa. Maider Pascual. Paperezko liburuak edo elektronikoak ? Nire buruari behin eta berriz egiten diodan galdera bat da. Oraindik ez dut erantzuna aurkitu. Teknologia garatu zenean berehala hartu zuen bere lekua irakurketa arloan. Eta lehenengo ebook-ak kaleratu ziren. Hasieran, jende asko paperezkoen alde jarri zen, tradizioaren alde. Baina askok konfiantza eman zioten aurrerapenei eta elektronikoa erostea erabaki zuten. Beti gustatu zait liburuak fisikoki etxeko apalategian izatea. Liburuak irakurtzea atsegin ditugun pertsonentzat ez dago ezer hobeagorik liburu berri bat izatea baino, liburu baten berri usaina sumatuz. Gainera, irakurtzen den heinean orriak pasatzeak bere xarma du. Baina, horrek aurrean arazo ugari sortzen ditu. Hasteko, asko irakurtzen duten pertsonek behin eta berriz berri bat erostea diru asko suposatzen du. Liburu baten prezioa 20€ ingurukoa izaten ohi da. Noski, irakurketa maite dutenek ez dute soilik liburu bat

Nacho Carretero: "Egitateak egiaztatu eta beldur gabe idatzi"

Imagen
Hitzaldiaren aurkezpena. //Argazkia: Maider Pascual. Nacho Carretero k "Fariña" eta adierazpen askatasuna hitzaldia eman du UPV/EHU ko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Kazetariak Fariña liburuaren inguruan hitz egin du, Galiziako narkotrafikoaren ingurukoa. 2015ean idatzi zuen eta 4 hilabete bahituta egon zen demanda batengatik. "Nire buruari galdetzen nion ea zergatik lan handiz egindako gauza bat debekatuta dagoen", kexatu da kazetariak. Kontatzen diren gertaerak eta egitateak ez dira fikzio, idazleak dioenez Galiziako historiako "alde beltza" da. Liburu honek arrakasta lortu du 100.000 salmentekin. Iñaki Lazkanok hasi du hitzaldia Carreterori eskerrak emanez, izan ere, presaka Ser -etik zetorren. Jarraian, Miguel Angel Casado errektoreordeak hitz egin du eta eskerrak eman dizkio Athletic Club fundazioari hitzaldia ospatzeko eskaini duen laguntzarengatik. Hitzaldiaren ondoren ikasleek galderak egiteko aukera izan dute, hauek batez

Lainoa Tangerren: zer da errealitate eta zer fikzio?

Imagen
Eleberri honen egilea  Cristina Lopez Barrio da. Liburu honek salmenta asko lortu zituen eta berehala egon zen liburu arrakastatsuen artean. 2017ko " Planeta Sari "-ko finalista izan zen eta horrek irakurleengan gehiago ezagutzeko aukera eman zion. Flora da eleberriaren protagonista, festa batean mutil batekin liatu eta bere etxean amaitzen du. Hurrengo egunean esnatu eta etxetik joan aurretik liburu bat ikusten du. Honen izenburua "Lainoa Tangerren" da. Lo dagoen mutilak bere liburuan hainbat gauza dauzka idatzitak eta Florak kuriositatea izango du. Bertan kontatzen da 1951ko istorio bat, zeinetan Marinak bere maitalea galtzen zuen, Paul Ding deitzen zena. Kasualitatez (edo ez), Floraren maitaleak izen berdina du. Horrekin harrituta Tangerrera joatea erabakitzen du. Bertan Bella Nur, liburuaren idazlea, ezagutuko du eta akzioa garatuko da. Momentu honetan fantasia eta errealitatea nahasiko dira, fikzioa eta ez fikzioa. Flora bera izango da istorioaren final

Arrakasta lortu duten liburuak

Imagen
Ez duzu hilko Julia Navarro da liburu honen egilea. Eleberri honetan gai ugari lantzen dira: errua, mendekua, kontzientziaren pisua eta jarraitzen gaituzten mamuez eta hauek erabakiak baldintzatzen dituztela. Fernando da protagonista, errepublikar errepresalitu bat. Honek Gerra Zibilaren ondorengo Espainia uzten du Catalina eta Eulogiorekin. "Normait akabatu ondoren inor ez da lehen zen bezalakoa izaten". Hiru pertsonaiek haien sekretuen esklabo izango dira. Denboraren gizonak Liburu honen egilea Eva García Sáenz de Urturi da. Hiri zuriar en eleberriaren hirugarren liburua da. Berriz ere, Unai Lopez de Ayalak helburu berri bat du: hiltzailea aurkitu. Oraingoan, hilketek Erdi Aroko modus operandi batekin zer ikusia daukate. Esate baterako, “Denboraren gizonak” liburuan deskribatzen diren hilketen berdin berdinak dira. Liburuaren ordena ez da kronologikoa, bi denbora nahasten dira: Gasteiz 1192an eta 2019an. Oraingo biktimak Espainiako euliaren pozoiarekin